Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-22;KIROLA. La PeÒa+Ruin futbol taldeak irabazi du zazpiko futbol txapelketaren finala

La Peña+Ruin futbol taldeak irabazi du zazpiko futbol txapelketaren finala

Kirola Burkina Faso taldeari nagusitasun osoz irabazi zion finala (7-0) larunbat arratsaldean, Bikuña futbol zelaian.

miriam luki

Larunbatean jokatu zuten zazpi jokalariko futbol txapelketako finala Legazpin, Bikuña futbol zelaian. La Peña+Ruin eta Burkina Faso taldeek jokatu zuten; lehenenak irabazi zuen finala, eta ondorioz txapelketa, 7 eta 0.

Eguerdi partean hirugarren postuan geratzeko lehiatu ziren Anaiak eta Eitifors taldeak. Anaiak taldeak irabazi zuen kontsolamendu partida (4-2). «Eguerditik giro aparta izan zen, ikusle asko bildu zen Bikuñan goizeko partida ikusteko», dio Iker Azpeitiak, Legazpiko Gazteak kirol elkarteko kideak. Futbola jai giroarekin osatu zuten.

Bazkari herrikoia egin zuten eguerdiko partidaren ondoren Azokan. Bakoitzak bere janaria eramanda 350 bat lagun bildu ziren bertan, txapelketaren lehen ekitaldiak izan duen oihartzunaren eta partaidetzaren seinale.

La Peña +Ruineko kideak bazkaltzen ziren gainera, eta gero finala jokatu zuten. Arratsaldeko bostetan hasi zen norgehiagoka. Azken emaitza 7 eta 0 izan bazen ere atsedenaldira husna berdinduta iritsi ziren. Bigarren zatian, ordea, zazpi gol sartu zituzten La Peña+Ruin taldkoek; Burkina Fasokoek gainbehera ezin izan zuten bideratu, eta amaieran La Peña+Ruin irabazle.

'Aiztonagako Tigrea'

«Ikurrinak ateratzen zituzten pilota jasotzaileak genituen, musika ipini genuen giroa berotzeko eta, egia esan, dena oso ondo atera zen antolaketa aldetik. Noski, ikusleek ere lagundu zuen». Gaztetxeko futbol taldea gogoratuz, Aiztonagako Tigrea saria eman zioten Burkina Fasoko Iker Agirreri. Golegile onena ere Burkina Fasokoa izan da, Ander Burgera, Pitxitxi saria 16 golekin irabaziz. Datorren urtean berriz antolatuko dute txapelketa.

Agenda

Erakusketa

Eskulan erakusketa
LEGAZPI, kultur etxean - 2008-11-27

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.