Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-22;KULTURA. Dantza eta ipuinak gaur arratsaldean 'Uztaila Kulturalean'

Dantza eta ipuinak gaur arratsaldean 'Uztaila Kulturalean'

Kultura ðð Azkenera iritsi da uztaileko kultur egitaraua; etzi Yanicet&Santiago Habana taldeak emango dio amaiera.

m. luki

Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Txanogorritxu Rock izeneko emanaldia eskainiko du Txanogorritxu taldeak, Legazpiko Euskal Herria plazan, Uztaila kulturala egitarauaren barruan. Dantza eta ipuinak uztartuz sortutako ikuskizuna haurrei zuzendutakoa da.

Animazioa oinarri duen antzezlana da Txanogorritxu Rock. Txanogorritxoren ipuinak kontatuz ikusleei dantzak eta abestiak erakusten dizkiete. Ezinbestekoa dute ikusleek parte hartzea.

Bost artistaren artean ordu eta erdiko ikuskizuna osatuko dute gaurko saioan.

Kubatik zuzenean

Udaleko Kultura, Gazteria eta Euskara sailek elkarlanean antolatu ohi duten Uztaila kulturala amaitzera doa, azken astea du honakoa. Aurten herritarren eta bertako erakundeen egitasmo ugarik izan dute tokia uztaileko agenda kulturalean. Etzi, ekimenari agur esateko, Kubatik zuzenean etorriko den Yanicet&Santiago Habana taldea izango da Euskal Herria plazan, 23:00etan.

Agenda

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05

Festak

San Nikolas erronda
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.