
Legazpin 16-18 bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi programa jarriko dute abian
Legazpi Irailetik aurrera hasiko da, eta programaren diseinuan eta kudeaketan erabiltzaileek parte-hartze zuzena izango dute.
idoia luzuriaga
Legazpiko Gazte Txokoan legazpiar ugari biltzen da, baina 16 urtetik aurrera han hasitako prozesua moztu egiten dela ikusi du bertako gazte talde batek.
Aisialdiko jarduerekin 16 urtetik aurrera ere jarraitzeko gogoz, ekintzara pasa dira. 16 eta 18 urte bitarteko legazpiar gazteen «beharren azterketa» osatu dute, iaz hasitako diagnosian. Ondorioak kontuan hartuta adin tarte horretarako ekimen berria abian jartzea pentsatu dute irailerako.
Ondorioak apirilean aurkeztu zituzten, azterketa sakona egin eta gero. Lehen urratsak Uztaila kulturaleko egitarauaren barruan egin dituzte, Euskodiskoteka eta pintura eta eskumuturrekoen tailerra antolatuz. Irailetik aurrera egitaraua antolatzen hasiko dira, interesa duten adin horretako gazte guztiei irekitakoa.
Bilerak
«Taldetxo batekin maiatzean hasi ginen biltzen, eta horrela erabaki genuen uztaileko bi ekitaldi horiek antolatzea. Baina datorren ikasturteari begira, ekintzetatik abiatuta gazteen autonomia eta autogestioa landuz bakoitzaren burua, herria eta ingurua ezagutzeko aukera emango duen bilgune hezitzailea sortu nahi da», azaldu dute Udaleko Gazteria sailetik.
Helburu orokorra 16 eta 18 urte bitarteko legazpiar gazteen aisialdi beharrei «erantzun hezitzailea» ematea da, heldutasunerako prozesuan laguntza eskainiz. «Momentu honetan proiektua gazteen konpromisoarekin eta inplikazioarekin eramaten ari da aurrera, eta hezitzaile baten laguntza ere badute».
Harremana
Adin tarte horretako gazteen artean harremanak sortu eta gazteek herriak eskaintzen diena ezagutzea lortu nahi dute, besteak beste.
Ekimenaren bultzatzaileek bilerak noiz egingo dituzten jakinaraziko dute, nahi duen orok parte har dezan. «Zein ekitaldi egingo ditugun erabakitzen ere orduan hasiko gara», diote bultzatzaileek, kurtso berriaren zain jarrita.
Hitzaldia
EHUren aurkezpen saioa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-02
Festak
San Nikolas erronda
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-12-05
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.