Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-19;GIZARTEA. Txakur gorotzak jaso ditzaten pala bana emango diete jabeei

Txakur gorotzak jaso ditzaten pala bana emango diete jabeei

Gizartea Udaltzaingoak duela bi hilabete abian ipinitako kanpainaren jarraipena da; 411 txakur jabek gutuna jaso dute.

miriam luki

Legazpiko txakurren jabeei pala bana banatuko diete, bakoitzak bere txakurraren gorotzak jaso ditzan erraztasunak ematearren. Udaltzaingoa, Herritarren Arreta Zerbitzua eta Agenda 21 elkarlanean burutzen ari diren kanpainaren jarraipen gisa da palak banatzeko kanpaina.

Banaketa atzo hasteko moduan egongo zirela espero zuten arren, arazo desberdinak tarteko datorren asterako utzi behar izan dute.

Txakurren gorotzak jasotzeko aproposak diren palak banatzearen helburuak bi dira. «Alde batetik duela bi hilabete hasi genuen kanpainari bultzada bat ematea nahi dugu», dio Legazpiko udaltzainburu Fernando Agirrek. Bestetik, Legazpin dauden txakurren errolda eguneratzeko asmoa dute egitasmo hori baliatuz.

30 euroko isunak

«Esku artean dugun txakur errolda duela hogei urte egindakoa da, eta alta ugari izan diren arren, bajak ez dira jakinarazi. Horregatik, errolda berritzeko beharra dagoela uste dugu». Kanpainaren berri emanez 411 txakur jaberi bidali diete eskutitza.

Bere txakurraren gorotzak jasotzen ez dituen legazpiarrak 30 euroko isuna ordaindu beharko du eta, noski, hondakinak jaso beharko ditu, indarrean dagoen ordenantzak arautzen duenez.

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.