Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko abenduak 1, Astelehena

;2008-07-19;MUSIKA. Alaitasuna errondaila Azkoitian

Alaitasuna errondaila Azkoitian

Musika Errondailak datorren urterako ekitaldi bereziak antolatu nahi ditu, 45. urteurrena beteko baitu; CDa aterako dute.

m. luki

Legazpiko Alaitasuna errondailak Azkoitiko Balda plazan emanaldia eskainiko du gaur, 22:30ean.

«Aspaldian ez gara hainbestetan Legazpitik atera», dio errondailako kide Bittor Larrazak. «Deitzen hasi zaizkigu, eta urtemugarako prestatzen ari garen grabaziorako ondo datorkigunez, gogo onez hartzen ditugu beste herri batzuetatik iristen zaizkigun gonbidapenak», jarraitu du. Datorren urtean Alaitasuna errondailak 45 urte beteko ditu, eta ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. «CD bat prestatzen ari gara eta errepertorio bat prestatu dugunez ondo asko datorkigu kanpora kantatzera ateratzea». Gaur egun hogeita bi lagun inguruk osatzen dute Alaitasuna errondaila, eta Eli Gordoa da zuzendaria.

Agenda

Hitzaldia

EHUren aurkezpen saioa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-02

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.