
Futbol 7 txapelketako finala jokatuko dute Burkina Faso eta La Peña+Ruin taldeek
Legazpi Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere etzi eguerdiko hamabietan hasiko da Bikuña zelaian.
miriam luki
Legazpiko Gazteak kirol elkarteak antolatutako zazpiko futbol txapelketak gailurra joko du etzi, larunbatean. Finala jokatuko dute arratsaldeko bostetan Bikuña zelaian Burkina Faso eta La Peña+Ruin taldeek.
Eguerdian hasiko da ikuskizuna, ordea. 12:00etan hirugarren eta laugarren postuak zehazteko neurketa jokatuko dute Anaiak Lagun taldeak eta Eitifors taldeak.
Bi partiden artean bazkari herrikoia egingo dute Azokan. Bazkaraia 14:30ean hasiko dira otorduarekin, eta bakoitzak bere janaria eraman beharko du.
Antolatzaileak oso pozik daude txapelketak izandako arrakastarekin. Hirurehun-bat lagunek parte hartu dute 24 taldetan banatuta. «Antolaketarekin hasi ginenean ez genuen espero hainbeste jendek parte hartuko zuenik; hamasei-bat talde, asko jota, osatuko zirela uste genuen», dio antolatzaile taldeko Iker Azpeitiak.
Sari bat baino gehiago
Gaztetxeak erregional mailako futbol taldea eduki zuen duela bi urte arte. Txapelketa honek izandako arrakasta ikusita talde berria osatzeko aukerarik ba ote dagoen galdetuta, Azpeitiak ez du biderik ikusten: «Ez dut uste futbol taldea osatzeko moduan gaudenik, Futbol 7ko taldea osatzea bati baino gehiago proposatuko bagenio akaso lortuko genuke».
Etziko finalaren ondoren, irabazleak garaikurrekin saritzeaz gain Gaztetxeko futbol taldea oroituz Pitxitxi saria eta Aiztonagako Tigrea sariak emango dituzte.
Erakusketa
Eskulan erakusketa
LEGAZPI, kultur etxean - 2008-11-27
Hitzaldia
EHU/UPV-ren aurkezpena
LEGAZPI, Kultur etxeko areto nagusian - 2008-12-02
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.