
egitaraua
Gaur. Haurrentzako jolasak, Sorgintxulo taldearen eskutik, Azokan, 17:00etan.
Etzi, osteguna. Ardo dastaketa Iñurrieta upategiak. Katillu eta Urbeltz tabernek antolatua, Euskal Herria plazan, 20:00etan.
Uztailak 4, ostirala. Baby Kamoi Big Band taldearekin kalejira. Euskal Herria plazan amaituko dute ibilbidea.
Uztailak 4, ostirala. 'Euskal folklorea' ikus-entzunezkoa, Ikatza argazkilari elkarteko kideen eskutik. 22:30ean, Azokan.
Uztailak 5, larunbata. Aiegiko Camino de Santiago abesbatzaren kontzertua elizan, 19:45ean, Santikutz abesbatzak gonbidatuta.
Uztailak 5, larunbata. Skapando taldearen kontzertua, Euskal Herria plazan, 20:00etan, Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik.
Uztailak 6, igandea. Brsuli Sessions taldearen kontzertua, plazan, 13:00etan, Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik.
Uztailak 8, asteartea. Jostailuak, crazy-bike eta balan-bike, play-station jolasak, eta puzgarriak Azokan, 17:00etan.
Uztailak 10, osteguna. Ardo dastaketa: Medrano Irazu upategiak. Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik, plazan, 20:00etan.
Uztailak 11, ostirala. Eurodiskoteka, Euskal Herria plazan, 19:00-21:00, 23:30-02:30.
Uztailak 11, ostirala. 'Bidaiak' ikus-entzunezkoa Ikatzako kideen eskutik, 22:30ean, Azokan.
Uztailak 12, larunbata. Mahaster River taldearen musika emanaldia Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik, Euskal Herria plazan, 20:00etan.
Uztailak 13, igandea. Lenburren 10. urteurreneko jaia Mirandaolan, 11:00etatik 19:00etara.
Uztailak 15, asteartea. Tailerrak, ludoteka eta puzgarriak. Azokan, 17:00etan.
Uztailak 18, ostirala. Goiz Deia txistulari taldearen saioa, 19:00.
Uztailak 18, ostirala. Bernardo Korleone eta Iban kantariak, Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik, Euskal Herria plazan, 20:30ean.
Uztailak 18, ostirala. 'Legazpi' ikus-entzunezkoa, Ikatzako kideen eskutik. Azokan, 22:30.
Uztailak 19, larunbata. Rock Privado taldea, Katillu eta Urbeltz tabernen eskutik. Euskal Herria plazan, 13:00etan.
Uztailak 20, igandea. B.B.S.K taldea, katillu eta Urbeltzen eskutik. Plazan, 13:00etan.
Uztailak 22, asteartea. Txanogorritxu Rock haurrentzako dantzaldia. Euskal Herria plazan, 19:00etan.
Uztailak 24, osteguna. Yanicet & Santiago Habana taldea, Kubatik zuzenean. Euskal Herria plazan, 23:00etan.
############
Oparo dator gaur hasiko duten Uztaila Kulturala ekimena Legazpiko udarako
Legazpi Haurrentzako jolasekin hasiko dute gaur, arratsaldeko bostetatik aurrera, uztaileko kultura eta aisialdi egitarauari.
miriam luki
Gaur hasiko da Legazpin Uztaila Kulturala egitaraua. Aurtengo udarako «esfortzu bat baino gehiago batu» eta egitarau oparoa osatu du Udaleko Kultura sailak. Hamargarren aldia da Legazpin uda parteko egitasmoa antolatzen dutena, eta Jone Dorronsoro kultura teknikariaren arabera «sendotzen ari dela argi dago, jendea noiz hasiko zain egoten da».
Katillu eta Urbeltz tabernen parte-hartzea azpimarragarria da uztaileko ekitaldietan. Ostegunetan ardo dastaketak egingo dituzte, eta asteburuetan musikaz beteko dute Euskal Herria plaza.
Santikutz eta Lenbur
Santikutz abesbatzak kanpoko koru bat gonbidatuko du uztailean, eta egitarauan egokitu diote tokia saioari. Lenbur Fundazioak 10. urtemuga ospatuko du, eta hori ere Uztaila Kulturalean sartu dute.
############
Erakusketa
Askatasunaren inguruko erakusketa
LEGAZPI, Legazpiko Kultur Etxean - 2008-10-01
Hitzaldia
400 urtez aske kanpainaren barnean hitzaldia
LEGAZPI, Brinkolako saloian - 2008-10-12
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.