
227 haurrek hartuko dute parte etzi hasiko dituzten udako ikastaroetan
Legazpi ðð Hogeita bat begirale kontratatu ditu Legazpiko Udalak uztailean zehar haurren ardura har dezaten.
m. luki
Legazpiko Udaleko Euskara Batzordeak urtero antolatu ohi ditu udako ikastaroak, haurren artean euskararen erabilpena aisialdian sustatzeko. Etzi hasiko dituzte ikastaroak, eta 227 haurrek hartuko dute parte, bi eta bederatzi urte bitarteko haurrek.
Etzi 09:30ean hasi, eta uztailaren 24ra arte iraungo du udalekuak. Hemeretzi talde osatu dituzte: bi urteko lau talde, hiru urteko hiru, lau urtekoen beste hiru, bost urteko hiru talde, LHko 1. mailakoen bi talde, LHko 2. mailako bi talde eta LHko 3.eko beste bi.
Begiraleak
Bi eta hiru urteko haurrak Latxartegin egongo dira, Haztegi ikastolaren geletan; lau urtetik gorakoak Domingo Agirre eskolako geletan.
Hogeita bat begirale kontratatu ditu Udalak udako kanpainarako. Prestakuntza jaso dute, eta ekitaldiak antolatu dituzte.
Ikus-entzunezkoa
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Herri antzokian - 2008-09-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.