
2008-04-07 | 16:32:43
Alberto Contadorrek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Legazpin
Eguzkiak ongi etorria egin dien arren, bidean eta helmugan euriak hartu du tropela
Alberto Contadorrek (Astana) indartsu dagoela erakutsi du gaur Legazpi-Legazpi etapan. Azken kilometroetan erritmoa bizkortu, eta berebiziko bukaera eman dio 137 kilometroko ibilbideari. Legazpiko helmugan, Contadorren atzetik, Ezequiel Mosquera sartu da (3 segundora), 3. David Herrero (8ra), 4. Rebellin (8ra). Horrenbestez, lehendabiziko elastiko horia ere Contadorrek jantzi du.
2008-04-02 | 16:51:10
Ulma taldeak Precinox enpresa inauguratu du Legazpin
12.000 metro koadroko pabiloian lantegia martxan jarri dute, Olaberria industrialdean
Ulma taldeak Precinox enpresa berria inauguratu du gaur goizean Legazpin, Olaberria industrigunean. Enpresa Ulma Packaging-ek bultzatu du, hori baita Precinox-en bezerorik garrantzitsuena. Precinox-en altzairu herdoilgaitzarekin osagaiak eta doitasun sistemak produzitzen dituzte, batik bat packaging edo paketatze sektoreari zuzenduta. 12.000 metroko pabiloia partekatzen du Precinox-ek (40 langile) Ulma Packaging-ekin Olaberria industrialdean, guztira ehun bat langile hartzen dituzte bi enpresek.
2008-04-01 | 19:20:01
Jose Ramon Beloki Espainiako Kongresuko Mahaian bigarren idazkari izango da
Legazpiarrak hartuko du EAJren eta PSOEren arteko trukean adostutako kargua
Jose Ramon Beloki (EAJ) diputatu legazpiarrak izango du datozen lau urteetan Espainiako Kongresuko Mahaian bigarren idazkari kargua. Negoziazio luzeen ondoren akordioa lortu dute bart PSOEk eta EAJk Espainiako Kongresuaren eta Senatuaren eraketaren inguruan. Hala, jeltzaleek idazkaritza bat izango dute Espainiako Kongresuko Mahaian, eta Senatuan talde propioa osatu ahal izango dute, EAJko iturriek Berria-ri jakinarazi diotenez. Trukean, PSOEren hautagai Jose Bono Kongresuko presidente aukeratzeko bozketan abstenitu egingo dira EAJko diputatuak.
2008-03-27 | 12:56:14
Santikutz abesbatzak jasoko du aurtengo Olaria saria
Abesbatzak bere berrogeita hamar urteurrena ospatuko du aurten
Legazpiko Udalak Santikutz abesbatzari aurtengo Olaria saria ematea erabaki du. Olaria saria maiatzeko Santikutz jaietan jasoko dute abesbatzako kideek. "Lanean jarraitzeko gogoa piztu diguen saria da, koruan musikarekiko dugun afizioagatik gauden arren egunerokotasunean nolabaiteko konpromezua eskatzen digu partaide guztioi. Bide horretan herritarren eskerrona jasotzea oso garrantzitsua da guretzat" dio Marian Lasa abesbatzako zuzendariak.
2008-03-12 | 11:55:59
Iñaki Sanchez EBko zinegotziak bere gain zituen eskuordetzei uko egin die
Bere erabakiaren azalpenak datozen egunetan emango dituela agertu du
EBko zinegotzi Iñaki Sanchez Gastañaresek Legazpiko Udalari helarazitako idatzi baten bidez uko egin die bere gain zituen eskuordetzei. Iazko irailetik Ogasun eta Ingurumen, Auzoak eta Etxebizitza sailetako eskuordetzak zituen. Udal gobernuan dagoen EAE-ANVko talde politikoarekin gobernu hitzarmenik sinatuta ez bazuen ere, Sanchezek bere gain bi sailetako eskuduntzak hartu zituen. «Komunikatu bat prestatzen ari naiz eta bertan emango ditut erabaki honen arrazoiak datozen egunotan», esan du Sanchezek. EAE-ANV talde politikoko zinegotzi Jon Erramun Uribetxeberriak adierazi duenez, Sanchezen erabakia onartu dute; "gure gain hartu beharko ditugu aurrerantzean bere eskuordetzak, bere postura ulertzen dugu eta aurrera segitzea baino ez dugu, uzten diguten bitartean».
2008-02-29 | 12:30:41
Agenda 21eko foroan Mugikortasun Iraunkorreko planari buruz mintzatuko dira
Bi bilera monografiko egingo dituzte gai honen inguruan herritarren arteko eztabaida sustatu asmoz
Udalak bizilagunekin Mugikortasun Iraunkorraren planari buruz egin dituen bilera informatiboez gain, Agenda 21eko foroak ere gai honen inguruko bilera monografikoak egingo ditu etzi eta martxoaren 10ean udaletxeko batzar aretoan 18:30tik 20:00etara. Foroaren bitartez planaren inguruko eztabaida sustatu nahi du Udalak. Etziko bileran Mugikortasun planak jasotzen dituen proposamenetan sakonduko dute eta lehen iritziak jasoko dituzte.
2008-01-31 | 13:16:37
Berdintasun Plana onartu dute osoko bilkuran
Ezkioko Udalak eta Mankomunitateko bilkurak onartzea gelditzen da martxan jartzeko
Atzo osoko bilkura izan zen Legazpiko udaletxean eta bertan Berdintasun Plana onartu zuten. Plana Urola Garaia Mankomunitateko herri guztientzat berdina izango da. Laura Gomez da bere arduraduna «Legazpin ez dakigu oraindik ere aurten nola jarriko dugu martxan. Akaso, abian jarri aurretik setsibilizazioa, formakuntza eta babesak antzemango ditugu lehenengo urte honetan».
2008-01-26 | 13:41:21
Legazpi 400 urtez Seguratik aske urteurreneko ekitaldiak aurkeztu dituzte
Mendi martxak, hitzaldiak, ikuskizunak eta urte osoan zehar ospakizun guztietan present egongo da urteurrena
Legazpi 400 urtez aske batzordeak urtean zehar egingo dituzten ekitaldien berri eman zuen atzo kultur etxean. Bide batez, logotipo lehiaketako saria eman zioten Lander Zabaleta irabazleari.
Musika
Aiegiko 'Camino de Santiago' abesbatza
LEGAZPI, Parrokian - 2008-07-05
Musika
Brusli Sessions taldearen kontzertua
LEGAZPI, Euskal Herria plazan - 2008-07-06
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.