Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko uztailak 4, Ostirala

2008-05-07 | 22:16:16

Politika

EAJk aurkeztutako 'mozio etikoa' onartu dute Legazpiko osoko bilkuran

EB-Aralarreko zinegotzia abstenitu egin da; EAk alde bozkatu du eta ezker abertzalekoek kontra

EAJk aurkeztutako mozio etikoa onartu du Legazpiko udalbatzak. Jendez gainezka zegoen udaletxeko areto nagusia gaurko osoko bilkuran, komunikabide ugari eta ezker abertzaleko jarraitzaileak tartean. EAJ, EA, PSE-EE eta Ana Salinero zinegotziaren aldeko botuekin onartu dute mozioa. Iņaki Castaņares, EB-Aralarreko zinegotzia, abstenitu egin da eta kontra bozkatu dute Xotero Plazaola alkateak, Mikel Altzelai eta Jon Erramun Uribetxeberria zinegotziek.

 

 

Jasotako erantzunak:

12

Mari | 2008-05-09

"Mozio etikoa" :Indarkeria gaitzesten ez duten zinegotziek kargua uzteko eskatzen duen mozioa da. Horrela konponduko al dugu EH urteetan bizi dugun egoera? Ez gaitezen engainatu. Garbi ikusi da Legazpiarrok aldaketa baten beharra ikusi dugula eta nere ustetan txukun aritu dira lanean. Mozio etikoa onartuta zer arraio konponduko da? Nere ustetan okertu egingo da. Dena den, ez ahaztu zinegotzi horiek herriko jendeak aukeratu dituela eta zerbaiteagatik izango da, ezta?.

11

EZIN DA SINISTU | 2008-05-09

Nola liteke oraindik Santa Kruz baino lehenagoko jendea bere KRUZADA salbatzailea egin nahian aritzea, gatazka santuarekin nahi dutena justifikatuz: Hori bai, burges txikiak baino hobeto bizi dira eta lau urtez behin "ezkerrari" botoa eman. Parisa doazenean TGVn, neguan remonte eta telesillak hartuz eta 4X4 haundi hoiekin aidea zikinduz. A ze salbatzaileak, a ze elementoak. Esan eta izan, ez da erreza.

10

2008-05-09

Harrigarrie da, PNVk elekzioen ondoren beti independentzia!!,... eta beste zenbait (eurak ulertzen ez dituzten) esamolderekin ateratzen direla, horiek denak aldarrikatuz telebistan. Penagarrie da, beti bezela, ondoren Madrili AMEN eginaz, PACTO bila euran poltsikoak ondo betetzeko, honelako MOZIO "ETICO" eta gainerakoekin Espainiaren aldeko lana egiten dutela. Etikaren bila joango balira, hasi zuen etxetik. ETIKOA AL DA HERRIAK AUKERATURIKO ZINEGOTZI KARGUAK( ilegalizatuak noski, eurak gaitzesten duten "ley de partidos" delakoaren bidez, noski) ZUEK HARTZEA? HORI DA HORI ETIKA; ALDE BATETIK LEGE HORREN AURKA NAGOELA ESAN, BAINA INTERESATZEN ZAIDANEZ LEGE HORRETAZ APROBETXATUZ KARGUA HARTU. ZUEN JOKOAREKIN JARRRAITUZ, LEGEAREN AURKA NAGO .....BAINA BERATAZ APROBETXATU,....HORI DA HORI ETIKA; HIPOKRITAK!!!

9

Harrigarrie | 2008-05-09

Globalizazioaren atzaparren babespean bizi gara, ezin gara gatazka santuaren goardasolpetik irten. Euskal Herririk ez dago. Gora euskaldunak! Gatazkaren aitzakian biolentzia justifikatzea ideologi ahuldade izugarria da. Argudio sendoagoak beharko dira herritarrak argitzeko eta gehiago ez nahasteko

8

2008-05-08

Bromaren ildoa jarraituz, zuk, penagarri, nora begiratzen duzu? Eta nola bizi zara? Zein da zure indarraren alde ezkutua? Eta bai, hala da, ez gara Santa Kruz Apaizaren garaian bizi, nahiz eta orduko jarrerak (guztiak) eta eztabaidak gaur egun bixi-bixi iraun. Inperioaren Batasunaren aldeko borrokan Indarrak lagun zaitzala, Jedi Zalduna.

7

2008-05-08

Ez dut uste bromatako kontua denik, baina honek dion "demokratak" savaterren mailakoak badira, hobeto ulertu daiteke izan duten jarrera, "herriaren onerako" herriaren kontra egitea, alegia

6

F. Savater | 2008-05-08

Kar, kar, kar, demokratak irabaazi dugu!

5

Asier | 2008-05-08

Atzoko udalbatzan garaipena geurea izan zen. Mozio antietiko hori aurrera atera zenuten baina irabazi geuk egin genuen.

4

PENAGARRIE | 2008-05-08

Penagarrie, lotsagarrie eta ulergaitza, nola egon litekeen XXI. mendean "jendea" - zerbait esateagatik- bere hildakoa, bere torturatua, bere bortxatua, bere iraindua ez bada MUTIS, beste aldera begiratu edo gatazka santuaren izenean indarkeria justifikatzen duena, baina comodios bizi. Santa Kruz apaizaren garaietan ez da bizi euskal gizartearen gehiengoa.

3

Mikel | 2008-05-08

'Mozio etikoa' ??? Sakabanaketa abiarazi zutenek eta bultzatzen dutenek adostutako mozioa da hori, euskal herritarrak torturatzen dituztenean ezer esaten ez dutenen edota inkomunikazio aldia desagertzeko ezer egiten ez dutenek adostutako mozioa da hori, euskal herritarren zati handi bati oinarrizko eskubideak ukatzen dizkion alderdien legea onartu eta bultzatzen dutenek asmatutako mozioa da hori. Etikoa? Patetikoa izango da! Mozioek aurrera egiten ez dutenean herriak gehiengo zabalez hautatutako alkateak kartzelaratzeko ez dute lotsarik, eta horiek etikaz hitz egingo digute? Gerra zikina da hori. Demokratikoki aurre ezin zaionean egin herri bati, gerra zikina erabiltzen da. Eta horretarako helburuak seinalatzen ari dira mozio hauekin: Arrasaten, Bergaran, Hernanin, Legazpin... Etikotik ez dute ezer. Patetikoak dira! Ea bada Goierriko HITZAk egunkari bati dagokion hizkera erabiltzen duen, askoz neutroagoa, batzuek asmatutako 'mozio etikoak' hori alde batera utzita, bestela horien jokoan eta tranpan erortzen ari zarete-eta! Euskarazko egunkari nazionalak 'ANVren aurkako mozioak' erabiltzen du.

2

Harrigarrie! | 2008-05-08

Benetan lotxagarrie PNV ta EAko zinegotzin jarrera! Ta zuek koerentzie eskatuko dezute gero! Alderdin legen kontra egon ta gero mozion bidez aplikau nahi dezue! Ezin dezue eaman herrik ezker abertzalei zuei baino boto gehio eman izana. Penagarrie benetan.

1

2008-05-07

Penagarria izan da abertzale "demokratikoak" erakutsi duten irudia, negargarria. Horiek ez dute herri berri eta bizi bat eraiki nahi, hori ez. "Betiko" Legazpira itzuli nahi dute, Patrizioren Legazpira, ahotsik gabeko Legazpira. Baina zail daukate. Legazpi esnatzen ari da. Aspaldian ez dugu bizi izan gaur Legazpiko plenoan zegoen giroa. Izugarria, zirraragarria. Aurrera egiteko indarra non dagoen garbi ikusi da. Atzerakoiek irabazi dute bozketa, egia da eta tristea, baina hemendik aurrera ez dute nahi duten guztia egingo, orain arte bezala. Herria aldatu egin da azken urteetan eta gehiago oraindik azken hilabeteetan, oraingo udal gobernuari esker. Leloa izan behar da horretaz ez konturatzeko.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
EAJk aurkeztutako 'mozio etikoa' onartu dute Legazpiko osoko bilkuran

Protestak Legazpiko udaletxean.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.