Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko uztailak 4, Ostirala

2008-04-29 | 12:57:10

Kirola

Parte-hartze aipagarria izango du Legazpiko LXXV. Santikutz txirrindulari klasikoak

Ibilbidea iazko berdina izango da, 162,5 kilometrokoa

Atzo aurkeztu zuten Telleriarteko txirrindulari elkarteko kideek LXXV. Santikutz Klasikoa, Legazpiko jaietan jokatuko den txirrindu proba. Sebastian Santesteban elkarteko lehendakariak aurtengo parte-hartzea nabarmenu izan nahi zuen, "afizionatuen mailan gurean izango diren punta-puntako talde eta txirrindulariak elkartzea ez da erraza" esanez. Baina aurten lortu dute. Hirurogeita hamabost urtez antolatu dute jada Legazpin txirrundularitza proba, eta aurkezleak esan zuen moduan "hori ez da gauerdiko ahuntzaren eztula". 196 txirrindulari izango dira eta 162,5 kilometro bete beharko dituzte. Lasterketa ostegunean, maiatzaren 1ean, jokatuko da. Legazpitik 09:15ean abiatuko da tropela, eta 13:30 ingururako dago aurreikusita ailegaera.

Aurretik Santikutz proba irabazi izan duten hamar-bat txirrindulari ohi izango dituzte zain elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek helmugan; eurek emango dizkiete sariak. Ikusleen artean elkarteak antolatutako logotipo lehiaketan irabazitako irudiarekin egindako biserak banatuko dituzte, "txirrindulariek bisera zuri andana ikus dezaten herrira sartzean" dio Santestebanek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Parte-hartze aipagarria izango du Legazpiko LXXV. Santikutz txirrindulari klasikoak

Jaien atarian urtero egin ohi duten bezala, atzo aurkeztu zuten LXXV. Santikutz Klasika kultur etxean

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.