Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko uztailak 4, Ostirala

2008-04-07 | 16:32:43

Kirola

Alberto Contadorrek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Legazpin

Eguzkiak ongi etorria egin dien arren, bidean eta helmugan euriak hartu du tropela

Alberto Contadorrek (Astana) indartsu dagoela erakutsi du gaur Legazpi-Legazpi etapan. Azken kilometroetan erritmoa bizkortu, eta berebiziko bukaera eman dio 137 kilometroko ibilbideari. Legazpiko helmugan, Contadorren atzetik, Ezequiel Mosquera sartu da (3 segundora), 3. David Herrero (8ra), 4. Rebellin (8ra). Horrenbestez, lehendabiziko elastiko horia ere Contadorrek jantzi du.

Legazpiarrak kalera atera dira gaur Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa hartzeko. Goizean giro aparta zegoen herriko kaleetan, eguzkiak lagunduta. Txirrindularien taldekako aurkezpenak egin dituzte Euskalerria plazan eta 13:44ean aldera Kale Nagusian kokatutako irteerara hurbildu da tropela. Handik atera dira 137 kilometroko ibilbidea bete eta Legazpiko helmugan lehenengo etapako garaipena lehiatzeko. 16:26an Iban Maiotz (Karpin) Legazpiko tarteko-helmugatik lehena pasa da, Euskalteleko Egoi Martinez, bigarren.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Alberto Contadorrek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Legazpin

Legazpiarrak kalera atera dira, txirrindularien aurkezpenek iraun duten bitartean Euskalerria plaza jendez gainezka egon da

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.