Edukira joan

Goierriko Hitza

Legazpi
2008ko uztailak 4, Ostirala

2008-04-02 | 16:51:10

Ekonomia

Ulma taldeak Precinox enpresa inauguratu du Legazpin

12.000 metro koadroko pabiloian lantegia martxan jarri dute, Olaberria industrialdean

Ulma taldeak Precinox enpresa berria inauguratu du gaur goizean Legazpin, Olaberria industrigunean. Enpresa Ulma Packaging-ek bultzatu du, hori baita Precinox-en bezerorik garrantzitsuena. Precinox-en altzairu herdoilgaitzarekin osagaiak eta doitasun sistemak produzitzen dituzte, batik bat packaging edo paketatze sektoreari zuzenduta. 12.000 metroko pabiloia partekatzen du Precinox-ek (40 langile) Ulma Packaging-ekin Olaberria industrialdean, guztira ehun bat langile hartzen dituzte bi enpresek.

Gaur goizean egin dute lantegiaren inaugurazio ofiziala. Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Agirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatu Arantxa Tapia, Legazpiko alkate Sotero Plazaola, eta Ulmako eta Mondragoneko arduradunak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ulma taldeak Precinox enpresa inauguratu du Legazpin

Ana Agirre industria, merkataritza eta turismo sailburua zinta mozten Precinox-en inaugurazioan

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.