
2007-12-14 | 15:23:32
Hezkuntza
San Tomas feria izango da etzi Legazpin Domingo Agirrek antolatuta
Ikasleek ohitura zaharren inguruan landutako gaiek isla izango dute, jai giroan
Aspaldiko ohiturari eutsiz, bihar San Tomas azoka egingo dute Legazpin Domingo Agirre ikastetxeko irakasle, guraso eta ikasleek. Haiekin batera Olazabal institutuko ikasleek eta legazpiar guztiek ere parte hartuko dute. Feria jai giroan ospatzeaz gain, ikasleak nekazaritza munduan eta ohituretan hezteko aukera izateko xedea du.
Eskolan landutako zenbait jarduerak oihartzuna izango dute biharko azokan ipiniko dituzten txoko desberdinetan. «Eskolan landutako jardueretatik sortutakoa eramaten dugu azokara, ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz», dio Mari Romero irakasleak.
Goizeko zortziak eta erdian azokako txoko desberdinak atontzen hasiko dira eskolako guraso, irakasle eta ikasleak. Hortik aurrera, taloak dastatu eta beste hainbat artisautza-lan ikusteko eta erosteko aukera izango da Legazpiko San Tomas ferian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.