
2008-01-07 | 14:14:28
Ana Salinero zinegotzi kargutik kendu dute
Jon Erramun Uribeetxeberriak bere gain hartuko du gizarte ongizate zinegotzi kargua
Ana Salinero EB alderdiko kide ohia gizarte ongizateko zinegotzi kargutik kendu berri du Legazpiko udaletxeko alkatetzak dekretuaren formula erabiliz. Legealdia amaitu bitartean, Jon Erramun Uribeetxeberria, EAE-ANVko kideak hartuko du bere gain gizarte ongizateko zinegotzia izatearen ardura.
2007-12-26 | 17:35:09
Hirigintzako Plan Orokorra onartu dute
EAJ eta EA taldeen aldeko botuekin onetsi dute datozen zortzi urteetan indarrean izango den plana
Indarrean dago Legazpin Hirigintzako Plan Orokor berria, udalbatzan onartu zuten EAJ eta EA alderdien aldeko botuekin, beste alderdi guztiak abstenitu egin dira
2007-12-22 | 11:25:39
Kutxak 500.000 euroko dirulaguntza emango dio Lenbur fundazioari
Euskal Burdinaren museoa eraiki eta bere gizarte proiektu integralarekin jarraitzeko laguntza eman dio Kutxak
Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute Kutxak eta Lenbur fundazioak, hitzarmen horren arabera fundazioak 500.000 euro jasoko ditu Kutxatik Euskal Burdinaren museoa eraikitzeko eta bere gizarte proiektu integrala garatzeko.
2007-12-21 | 14:37:49
Aranzazu optikak irabazi du erakustoki lehiaketa
Korosti kafe-dendak eraman du erakustoki herrikoiaren saria
Atzo, eguerdi partean eman zituzten Legazpiko udaletxean aurtengo erakustoki lehiaketako sariak. Lehenengoa Aranzazu optikak jaso zuen, bigarrena Korosti kafe-dendak eta hirugarrena Attiko diseinu estudioak. Erakustoki herrikoiaren saria Korostik eraman zuen 104 boturekin.
2007-12-18 | 10:58:05
"Edozein alderditako zuzendaritzan egoteko une interesgarria dela uste dut"
Gizarte gaietarako arduraduna izango da
Alzelai legazpiarrak %65,67ko babesa jaso zuen igandean Eusko Alkartasunak egindako kongresuan. Ilusioz hartzen duela kargua dio eta Euskal Herriko sindikatu eta gobernuz kanpoko erakunde eta mugimenduekin hartu-emanen ardura hartuko duela.
2007-12-17 | 14:14:08
Urteko egunik hotzena izan da gaurkoa
Tenperatura baxuena Santa Lutzi egunean izan bazen ere, gaurko eguerdian bi gradu baino ez zegoen
Tenperatura minimoa zero azpitik hiru gradu eta erdikoa izan da eta maximoa bi gradura ere ez zen iristen eguerdian. Azken urteotako negurik hotzena edo goiztiarrena izaten ari dela dio Alonso Frances, Legazpiko meteorologia zentroko arduradunak.
2007-12-14 | 15:23:32
San Tomas feria izango da etzi Legazpin Domingo Agirrek antolatuta
Ikasleek ohitura zaharren inguruan landutako gaiek isla izango dute, jai giroan
Aspaldiko ohiturari eutsiz, bihar San Tomas azoka egingo dute Legazpin Domingo Agirre ikastetxeko irakasle, guraso eta ikasleek. Haiekin batera Olazabal institutuko ikasleek eta legazpiar guztiek ere parte hartuko dute. Feria jai giroan ospatzeaz gain, ikasleak nekazaritza munduan eta ohituretan hezteko aukera izateko xedea du.
2007-12-14 | 15:17:36
Atzo Q Turismo ziurtagiria jaso zuten Bilbon Zeraineko eta Mirandaolako turismo bulegoek
Turismo bulegoetako arduradunek Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria
Atzo, Bilboko Ensanche eraikinean egindako Euskal Turismoaren Galan, Lenbur fundazioaren ardurapeko Legazpiko Mirandaolako turismo bulegoak eta Zeraingo turismo bulegoak Q Kalitate Turistikoaren ziurtagiria jaso zuten.
Ikus-entzunezkoa
'Urdanetaren sekretua' dokumentala
ORDIZIA, Herri antzokian - 2008-09-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.