Atez ateko bilketaren aurka taldea sortu dute

2012/07/05
Nork

Hainbat legazpiarrek Birziklapena bai, atez atekorik ez izenburupean herri plataforma sortu dute, eta bertako kideek aurkezpen ekitaldian esan dutenez, «Bilduk herrian inposatu nahi duen atez ateko hondakin bilketaren aurkako» herritarren bilgunea izango da.

Beraien helburua betetze aldera, bilera izan zuten pasa den astean Kepa Urtzelai alkatearekin, eta hiru eskakizun zehatz egin zizkioten: «Legazpiarren nahia errespetatzeko eta atez atekoa bertan behera uzteko; Legazpin bosgarren edukiontzia jartzeko; eta, azkenik, udalak dituen zerbitzuak errazteko».

Bide batez, herri plataformako kideek, Legazpin jarri nahi duten atez ateko sistemaren aurkako sinadura bilketaren kanpainaz ere hitz egin zuten agerraldian. Dagoeneko, «3.000 sinadura» bildu dituztela jakinarazi zuten. Gainera, datozen egunetan ere sinadura gehiago bilduko dutenaren aurreikuspenarekin, kanpaina datorren igandera arte –uztailak 8– luzatzea erabaki dute.

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak

Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak