Legazpiko gaztetxeak aurrera jarraitzen du hamabosgarren urtemuga ospakizunekin. Gaur eguerdian bertso bazkaria egin dute. Urretxuko, Zumarragako, Gabiriako eta Ezkio-Itsasoko bertsolariak legazpiarrei batu zaizkie eta herrien arteko pikean aritu dira. Bazkarira jende gehiegi batu ez bada ere, giroa aparta izan da.





















