Legazpiko gazteak inauterietarako prest

2012/02/16
Nork

Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik.

14:30ean, berriz, bazkari herrikoia egingo dute Aitxuri jatetxean. Txartelak jada ez daude salgai. 17:00etan, Gazte Asanbladaren baporeko eskifaia martxan jarriko da. Hegialde auzoan emango diote hasiera kalejirari. Gaztetxeko portuan geldialdia egin eta ondoren kale nagusiko itsasoa zeharkatuko dute. Azkenik, baporeak aingura Nafarroa kalean botako du. 00:00etan, azkenik, eguna agurtzeko Euskal Herria enparantzan elkartuko dira, baporearen inguruan azken ke-aldia egiteko.

Gazte Asanbladaren festa ez da zapatura mugatuko. Izan ere, ostiralean mozorro desfilea ere egingo dute, Gaztetxeko pasarelan. 00:00etan hasiko dute festa eta epaimahai “aditu” batek erabakiko du mozorro onena norena den. Jendearen parte hartzea “oso garrantzitsutzat” jo dute, “desfile honi merezi duen giroa emateko.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 52 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 2 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 5 ordu, 10 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 5 ordu, 12 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


lasterketak

Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

literatura