Legazpiko Korosti dantza taldeak Zuberoako Maskarada irudikatu zuen, besteak beste, gabonetako kontzertuan. Youtubeko Izarrendizdira erabiltzaileak emanaldi horren bideoa igo du sarera. Lantzeko inauteriak irudikatzen zituen saioko bideoa ere Youtuben dago, eta baita emanaldi bereko beste hainbat bideo ere. Izarrendizdira erabiltzailearen kanalean ikus daitezke guztiak.



















